2011-06-27

WI- FI: erabilgarriak edo kutsagarriak?- 4. erkarpena

Alderdi honen inguruan iritzi asko daude eta denak oso ezberdinak. Gizartearen sektore batek pentsatzen du WIFI sareak oso baliagarriak direla gaur egun eta etorkizuneko bidea hau dela uste dute. Gainera, hauek diote oraindik ez dagoela frogatuta WIFI sareen kaltegarritasuna, ondorioz ezin dela horren aurka jo.

Beste pertsona batzuk, WIFIa eskoletan jartzearen kontra agertu dira modu oso sutsuan. WIFIaren kontra dagoen jende ugari aurkitu dut sarean, bere webgune eta blogen bitartez honen aurka bere iritzia adierazten dutenak. Hauetan oso esanguratsua litzateke MAGDA HAVAS doktorea.

Euskal Herrian ere, badaude plataforma asko sare honen aurka agertzen direnak, hala nola, Euskal Herri mailan, covace.org, litzateke garrantzitsuena. Hauen esanetan WI-Fi a oso kaltegarria da uhinen bidezko sarea delako eta horrek kalteak ekar ahal izango dizkigulako, eta hainbat gaixotasun suertatu ahal izango dizkigulako,hala nola, minbizia.

Oihan Guraso elkarteak dioenez hauek dira WI-FIaren kontrako ideiak:
Oihan Guraso Elkarteak WIFIa eskoletan sartzearen aurkako jarrera hartu du:

* Aditu askok wifiak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak adierazten gaituztelako
* Kalterik gabekoa dela inork erakusten ez duelako
* Ez ditugulako gure seme-alabak arriskuan jarri nahi
* Gure aurretik ibili diren leku askotan debekatzen edo kentzen ari direlako
* Alternatiba dagoelako: KABLEAREN BIDEZ

Otxarkoaga.com ere webgune bat ireki du wifi sarearen desegokitasuna kritikatzeko nahiarekin. Haien esanetan ez dira praktikan jartzen Europako parlamentutik egiten diren eskariak eta honen adierazpide hartu dugu Asier Aguirrek Berria.info aldizkari digitalerako egindako elkarrizketa interesgarria:

www.berria.info

2010-01-14

Asier Arregi.
Uhin elektromagnetikoetan aditua


'Wifia eskoletan: teknologia ez-kutsatzailea?' hitzaldia emango du gaur Zestoan erradiazio elektromagnetikoa aztertzen lan egiten duen eibartarrak, guraso talde kezkatu batek eskatuta.

«Hemengo eskoletako wifi uhinen maila legez kanpokoa litzateke Salzburgon»

Edu Lartzanguren.

Asier Arregi (Eibar, Gipuzkoa, 1974) ingeniari agronomoa da, Iruñean eta Lisboan ikasitakoa. Azken urteotan erradiazio elektromagnetikoen inguruko azterketa eta aholkularitza lanetan dabil. Wifi uhinek haurrengan izan ditzaketen ondorioez mintzatuko da gaur, 18:00etan, Zestoako kultur etxean.

Kezka areagotzen ari dela sumatzen duzu, lehen hezkuntzan ordenagailuak sartu behar direla eta?

Arduratutako guraso talde batek eskatuta hitz egingo dut Zestoan. Hainbat ikerketa egin dituzte gaiaren inguruan, eta emaitzak bi aldekoak dira: batzuek diote wifi uhinek eraginak dituztela, eta beste batzuek ezetz. Sobietar Batasunean Ameriketako Estatu Batuetan baino lehenago hasi ziren mikrouhinak ikertzen. Gerra Hotzaren garaian, AEBetako enbaxadari mikrouhinekin erasotzen zioten. Hiru enbaxadore eta langile asko gaixotu ziren. Gehienek barrabiletako minbizia izan zuten.

Wifi uhinek ez dute halako indarrik.

Europako Batasunak Reflex ikerketa egin zuen, eta lehenengo ondorioa izan zen uhin elektromagnetikoek DNA apurtzen dutela, geneetan aldaketak eragiten dituztela. Lo ezin egitea, buruko mina, estresa eta halakoak dira lehen sintomak, baina epe luzerakoak larriagoak dira. Ikerketa bertan behera utzi zuten, konpainia handien presiopean. Ikusten badituzu egin diren ikerketak, %60k diote uhinok eragin biologikoak dituztela, eta %40k ezetz. Gero aztertzen baduzu nork ordaindu dituen ikerketak, ikusten da emaitzak ezberdinak direla multinazionalek ordaindutako ikerketetan eta erakunde independenteek eginikoetan.

Uhin elektromagnetikoz inguraturik gaude. Zergatik kezkatu beharko genuke gehiago wifiarengatik?

Umetan eta zaharretan handiagoa da eragina. Kultur arazoa da: mikrobioen aurka desinfektatzailea erabiltzen dugun bezala, higiene elektromagnetikoa beharko dugu. Gero eta gaitz gehiago sortzen ari dira horren harira, baina sendagileek oraindik ez dituzte ondo diagnostikatzen guztiak. Dosia oso garrantzitsua da, baina loteria pixka bat ere bada. Baliteke zure besoak, buruak edo bihotzak durundatzea uhin batzurekin, eta beste batzuekin ez, tamaina eta bolumenaren arabera. Guruin pineala burmuinean dugu, eta gaua heltzen dela sumatzen duenean, argi gutxiago dagoelako, melatonina hormona sortzen du, eta lokartu egiten gara. Guruin horrek ez ditu bereizten argiaren, wifiaren eta sakelako telefonoaren uhinak. Erraz nahasten da.

Zer eragin dute eskoletan jartzen ari diren wifi sareek?

Eskola batean neurtzen ibil naiz, eta balioak nahiko handiak ziren. Hemengo legeak ezartzen dituen mugetatik oso urrun betiere, baina beste leku batzuetan legez kanpokoak lirateke. Salzburgon miliwatt bat metro koadroko da muga [Austria]; nik 20 miliwattetik gora neurtu nituen hemen, eta soilik sei ordenailu eramangarri zeuden piztuta.

Konponbide erraza duela diozu.

Kablea erabili eta kito. Eramangarriak argindarrera konektatu behar dira, beraz; ez da askoz garestiago izango sare kableak ere jartzea. Beldurra botereak erabiltzen du, jendea manipulatzeko. Ni ez noa jendea beldurtzera, baina eraginik ez dutela ezin da esan. Lau urteko alaba dut. Haurrekin esperimenturik ez.



Nire iritziz, gauza guztientan bezala alde dagoen jendea eta kontra dagoena topatuko dugu, bakoitzak bere argudioak sutsuki babestuko dituela eta besteak esaten duenaren kontra agertuko dena. Gizakiak, bakoitza ezberdina garen einean gertatzen da hau, naturalki gertatu behar diren estabaidak dira. Alde edo kontra?

Ni neu, argi daukat alde nagoela, ez dut uste beste ezerk baino kalte handiagorik egingo digunik. Gainera gaur egun, nun ez dituzu uhinak jasotzen? iratia entzutea ere kaltegarria al da? telebista kaltegarria al da?

Eskola denona denez demokratikoena izango litzateke guztion artean erabakitzea ea WI-FIa jarri edo ez. Baina gaur egun edonundik etortzen zaizkigu erradazkioak; beraz, arazoa ez da WI-FI-ak igortzen dituen uhinak kaltegarriak diren edo ez, garapena izango litzateke orduan arazoa. X-ipiak egitera noiz edo noiz joan/go gara denok, baina hauek egitearen kontra ez gaude ezta?

Kezkatzekoa da zein errez konbentzitzen diren pertsona batzuk argudio batzuk behar bezala botata. Hala ere, nik neure iritzia daukadanez besteak ere berea izan dezala errespetatuko dut.


Garapena horrelakoa dugu, gauzak "onak" eta "txarrak" dituena!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario