2011-06-26

Andoni pirata

STORY JUMPER


Nire lehenengo bitarteko berria egiteko, pentsatu dut Haur Hezkuntzarako bitarteko bat egitea, erabili ditugun gainontzeko bitartekoak Lehen Hezkuntzan aplikatzekoak direlako.


Story jumperek ematen dituen aukerak nahiko zabalak dira, gainera esan beharra dago ez dela H.H-ra soilik mugatzen L.H-ko 1.go ziklokoentzako ere oso aproposa dela. Baita nagusientzako ere, hauek beraiek osatu eta gazteagoei ipuinak kontatzeko.


Bitarteko hau ipuin digitalak egiteko bitartekoa da, honela ikasle gazteenentzat irakurmenean murgildu eta ulermena lantzeko oso egokia izateaz aparte, nagusientzat euskaraz edota beste hizkuntz batean istorioak asmatu eta kontatzeko ere oso baliagarria da. 


Eta txikiei emango nieke aukera ipuin bat beraiek egiteko, beti ere nagusi baten laguntzarekin baina istorioa eta gaia beraiek aukeratuta; baita marrazkiak eta irudiak ere.


Honela gaitasunak aztertzerako orduan esan daiteke Haur Hezkutzakoek gehien landuko duten gaitasuna, Hizkuntza komunikazioarako gaitasuna izanen da, batez ere irakurri eta ulertzean datzalako ariketa. Lehen Hezkutzakoak, ordea, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna erabiltzeaz gain programa manipulatu ere egin dezaketenez, Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute.


Hau da nik egindako ipuina.

                                                                          Sakatu irakurtzeko!
Añadir leyenda

Jarraian ipuina egiteko bideo tutoriala aurkezkuko dizuet.

Watch live streaming video from jeslava at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario