Mostrando entradas con la etiqueta tutoriala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta tutoriala. Mostrar todas las entradas

2011-06-27

Google maps- Txangoa bizikletan

Normalean, txango bat egiten denean, irakasleek zuzendutakoa egiten da, eta ikasleak ardiak bezala joaten dira. Hau ikasita, ikasleek parte hartu dezakete ateraldia egiterako garaian, eta ondorioz, motibatuagoak joango dira.irian egiteko, errespetua eta ardura balioesten ikastea.

Honela klasean egingo duten hurrengo txangoa beraiek prestatuko dute, honela beraien parte hartzea eta motibazioa izugarri hazi dela antzematen da.

Landutako gaitasunak:

- Intereseko puntuak nun dauden aurkitzen jakintza.
- Ordenagailuaren erabilpena.


Kasu zehatz honetan nagusienei orientatuta dago txangoa. Gipuzkoatik egin beharrekoa bi egunetan egin beharko dugu, horretarako beharrezkoa izango dituzten gauzetaz ere beraiek arduratu behar dira. Honela ikasle guztien artean erabakiko dute zeintzuk diren eraman behar dituzten gauzak.

Abantailak:

Modu berezi eta dibertigarri batean, ikasleek irteera egiten parte hartuko dute, eta honen ondorioz, guri laguntzeaz gain, garrantzi gehiago emango diote txangoari; ikasleen atentzioa lortzea erraza izango delarik eta motibazio maila handituz, gauzak errazago eta denbora gutxiagoan egingo dira



Hona hemen ikasleekin bizikletan egiteko txangoaren mapa:




Nundik norako bidaiaren mapa lortzeko tutoriala:


Watch live streaming video from jeslava at livestream.com

Aitorren oporrak

PIXTON

Baliabide honi esker, ikasleen imaginazioa landu daiteke. Beraiek prestatu beharko dituzten istorio labur batzuekin. Aurreko baliabideetan bezalaxe, edozein arloetarako erabilgarria den baliabidea da hau ere; edozein gairi buruz idatzi daitekelako komiki bat.

Nik egindakoa, lehen hezkuntzako edozein ikasleri dago zuzenduta. Opor garai dela eta kurtso amaieran egiteko bezalako komikia da, horregatik dago eginda. Baina urtaroekin edota prezipitazioekin, klimarekin, ... edozein gai izango da erraza komiki batean ezartzeko.

Honen erabilera, bai zerbait azaltzeko edota beraie landutako gaiarekin komiki bat egiteko esatean erakutsiko nioken adibidea izango litzateke hau.

Baliabide honek dituen abantailei dagokionez, oso motibatuta eta emazionatuta agertzen direla horrelako komiki bat egin behar dutenean, are gehiago oraindik ordenadorean egin beharrekoa izanda.





Hemen komikiak nola egiten diren tutorial labur bat:


Watch live streaming video from jeslava at livestream.com

2011-06-26

Frantziako Tourra 2011

SCRATCH


Edozein arlo landu daitekeelako beraiek jolasean badiltzan bitartean; konturatu gabe ikasten dabiltzala. Gainera Frantziako Tourrekoa planteatuta dagoen bezalaxe, beraien kabuz interneten galderei erantzuna bilatu behar izatea oso interesgarria da, beraiek bakarrik erantzunak lortu beharko dituztelako. Nahita nahiez irakasleak informazioa emanda baino gehiago ikasten dute informazioa beraien kabuz bilatzen.

BAliabide berri honekin hainbat gauza egin ditzakegu:
- Edozein arlo landu dezakegu.

-Edozein galdera mota egiteko aukera ematen dizu eta nahi dituzun erantzunak jartzeko ere.

- Esan bezala, gizarte, matematika, ingelera, geografia, historia, edozer gauza ikasi daiteke, nahi dugun objektua nahi dugun lekura eraman dezakegu, argazkiak sartu, etab. Bai argazkiak zein soinuak ere ordenadoretik igo ditzazkegula.


Helburu hezitzailea:

Jolasaren bidez ikaskuntza esanguratsua bultzatzea, ikasleek interes handiagoa izaten baitute jolas baten aurrean edozein liburu edo ohiko tresnen aurrean.

Baliabide honen helburua informatika edota teknologia berriei buruz gehiago jakitea izan da, eta kasu honetan, ikasleek, Scratch-a ikasteko erabil dezaten. Ikasketa esanguratsua bihurtuko da, nahi gabe eta motibazio askori esker jolasten dabilelako.                                                                                                                 





Ordenagailuaren inguruan pixkat jakin behar denez, 2.ziklotik aurrera erabiltzeko egokia iruditzen zaigu.


Motibazioa piztu eta gogotsu hartuko dutela parte ikasgelan izango da abantailarik handiena, konturatu gabe ikasten daudelako eta beraien kabuz bilatu behar duten informazioa hobeto barneratzen dutelako.








Scratch Project

Hona hemen Scrachta nola egiten den bideo tutoriala:

Watch live streaming video from jeslava at livestream.com

Andoni pirata

STORY JUMPER


Nire lehenengo bitarteko berria egiteko, pentsatu dut Haur Hezkuntzarako bitarteko bat egitea, erabili ditugun gainontzeko bitartekoak Lehen Hezkuntzan aplikatzekoak direlako.


Story jumperek ematen dituen aukerak nahiko zabalak dira, gainera esan beharra dago ez dela H.H-ra soilik mugatzen L.H-ko 1.go ziklokoentzako ere oso aproposa dela. Baita nagusientzako ere, hauek beraiek osatu eta gazteagoei ipuinak kontatzeko.


Bitarteko hau ipuin digitalak egiteko bitartekoa da, honela ikasle gazteenentzat irakurmenean murgildu eta ulermena lantzeko oso egokia izateaz aparte, nagusientzat euskaraz edota beste hizkuntz batean istorioak asmatu eta kontatzeko ere oso baliagarria da. 


Eta txikiei emango nieke aukera ipuin bat beraiek egiteko, beti ere nagusi baten laguntzarekin baina istorioa eta gaia beraiek aukeratuta; baita marrazkiak eta irudiak ere.


Honela gaitasunak aztertzerako orduan esan daiteke Haur Hezkutzakoek gehien landuko duten gaitasuna, Hizkuntza komunikazioarako gaitasuna izanen da, batez ere irakurri eta ulertzean datzalako ariketa. Lehen Hezkutzakoak, ordea, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna erabiltzeaz gain programa manipulatu ere egin dezaketenez, Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute.


Hau da nik egindako ipuina.

                                                                          Sakatu irakurtzeko!
Añadir leyenda

Jarraian ipuina egiteko bideo tutoriala aurkezkuko dizuet.

Watch live streaming video from jeslava at livestream.com

2011-06-21

Wellcome to my blog!

VOKI

Programa honetan, guk erabakitako pertsonai batek, guk idazten dioguna esango baitu. Gainera guk nahi dugun hizkuntzan hitz egingo duela ere. Honela klaseei hasiera emateko oso egokia da, bat batean ikasleen arreta oso bereganatzen duzulako; emozionatuak egongo dira gaurkoan zer arropa edota esango duenari arreta guztia ipiniz.

Esan bezala, klasea hasiera emateko eta ikasle denak erne edukitzeko erabili daiteke. Gainera beste baliabideetan bezalaxe, hau ere edozein arlotan erabilgarria zaigu, nahi ditugun kontzeptuak, abestiak, ... programak berak azalduz.

Nire Vokiaren Helburu Hezitzailea, ingelerara ohitutzea izango da.

Landutako gaitasunen zergatia:
 - Entzumenezko gaitasuna lantzea: Programa honekin, ingelerako hiztun batek egingo lukeen bezalaxe, hizkuntza lantzea da. Nahiz eta soilik entzumenezkoen bidez izan, oso garrantzitsua da bertako baten edota EEBBetako ingles baten hizkera ulertzeko gai izatea.

3.zikloko ikasleei dago zuzendua, hala ere, oso erraza izango litzateke Lehen hezkuntza osoan erabilgarriak diren Vokiak egitea; baita Haur Hezkuntza lantzekoak ere.

Abantailak; modu berezi eta dibertigarri batean atzerriko hizkuntz baten entzunezkoak lantzeko oso egokia, herrian herriko hizkuntza erabiltzen duelako. Eta lehen aipatu bezala ikasleen  arreta bereganatzeko izugarri ona den baliabidea da.






Hona hemen Vokia nola egiten den bideo Tutoriala:

jeslava on livestream.com. Broadcast Live Free